XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxeak, balkoiak, teilatuak... Etxeak, balkoiak, teilatuak....

Eta berriz ere, etxeak, balkoiak, teilatuak....

Eta berriz ere, eta berriz ere, eta berriz ere, etxeak, balkoiak, teilatuak....

Besterik ikusi gabeko umea zen jaiotzetik oraindaino....

Lehenagoko zelai zabalak, belar-zelai haiek, haizeak harro-harro utzi eta geroago berak orrazten zituenak, ez zituen inoiz ikusi izan....

Zaharren esaera bat izango zen nunbait eta haien irudimen batzuk besterik ez zirela izango antzematen zion berak inoiz ikusi gabekoak bait zituen ibai garbi kantulariak, eskaloen hara-honakoak eta jostaerak, ur-geldi eguzki-irriparrez betetakoetako amorraien patxarak....

Esaten zutenez, noizbait izan omen ziren lurraren gainean gauza hoiek denak, baina hainbeste gezur esanda joan ziren zaharrak....

Orain behintzat, besterik ez zegoen inun: etxeak, balkoiak, teilatuak besterik....

Beste ezerren arrastorik ez....